Itxi

Gizartea

Migrazioa

Bilboko Harrera Sareak migratzaileei 15 gauera arteko harrera egitea eskatu du

agentziak | erredakzioa

Hurrengo ostiralean Bilboko Udalarekin, Bizkaiko Aldundiarekin eta Jaurlaritzarekin egingo du bilera, eta migratzaile eta errefuxiatuei harrera "osoa, duina eta kalitatezkoa" emateko ere eskatuko die.

  • Solokoetxeko gosari solidarioa. Argazkia: EiTB

    Solokoetxeko gosari solidarioa. Argazkia: EiTB

Bilboko Harrera Sarea Bilboko Udaleko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako arduradunekin elkartuko da datorren ostiralean, irailaren 14an, eta migratzaileei eta errefuxiatuei harrera "osoa, duina eta kalitatezkoa" ematea, eta bidean dauden migratzaileen arreta 3 gautik 15 gauera luzatzea eskatuko die, Maria Viadero elkarteko ordezkariak jakitera eman duenez.

Bilboko Solokoetxe auzoan gosari solidarioa eman diete gaur goizean migratzaileei eta errefuxiatuei, eta Bilboko Harrera sareak, elikagaiak emateaz gain, erakundeei aldarrikapenak helarazteko aprobetxatu du. Bilboko Udalaren kasuan, auzoak eta herritarrak ematen ari diren zerbitzuak beregain hartzeko eskatu diote.

Viaderok gogora ekarri duenez, herritarrek "hasieratik" eskatu dute migratzaileei eta errefuxiatuei harrera "osoa, duina eta kalitatezkoa" ematea. "Uda osoan, aurretik ere gertatzen zen arren, pertsonak iritsi dira, eta erakundeek ez dute erantzun egokia eman. Horregatik, herritarrok eskaini behar izan diegu arreta kalean zeudenei", adierazi du.