Gizartea
MADRIL
Epaile batek Willy Toledo aktorea atxilotzeko agindu du deklaratzera ez agertzeagatik
AGENTZIA | ERREDAKZIOA
Espainiako Abokatu Kristauen Elkarteak aktorearen aurkako salaketa jarri zuen, 'erlijio sentimenduen kontrako delitua' egitea leporatuta.
-
Willy Toledo. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
Madrilgo epaitegi batek Willy Toledo atxilotzeko agindu du. Espainiako Abokatu Kristauen Elkarteak aktorearen aurka jarritako salaketa baten harira deklaratzera deitua izan da, baina bi alditan azaldu ez denez, atxilo agindua eman du epaileak.
2007ko uztailean Facebooken argitaratutako iruzkin batengatik auzitara eraman zuen Espainiako Abokatu Kristauen Elkarteak aktore espainiarra, erlijio sentimenduen kontrako delitua egitea leporatuta.
Espainiako Abokatu Kristauen Elkarteak ohar bidez jakinarazi duenez, Madrilgo 11. Instrukzio Epaitegiak Willy Toledo atxilotzeko eta hilaren 13rako epailearen aurrera eramateko agindu du.
"Jainkoaren gainean Kaka egiten dut, eta oraindik ere gorotza gelditzen zait santutasunaren dogman eta Ama Birjinaren birjintasunean egiteko", horixe idatzi zuen aktoreak bere sare sozialean. 2014an Sevillan bagina erraldoi bat prozesiora atera zuten hiru emakume auzitara eraman zituzten, eta horren harira egin zituen adierazpen horiek.