Gizartea
Migrazioa
Pintaketa arrazistak egin dituzte Irunen, migratzaileak hartuko dituen zentroan
agentziak | erredakzioa
Gazteleraz idatzitako mezuak ziren: “Hemendik, lotara parkera” eta “Hau beltzentzat irekitzea da arrazakeria”.
Pintaketa arrazistekin esnatu da Irungo (Gipuzkoa) Martindozenea aterpetxea, bihartik aurrera pasaeran dauden migratzaileak hartuko dituen zentroa, baina dagoeneko ezabatu dituzte.
Pintura beltzarekin egindako pintaketetan gazteleraz idatzitako mezu arrazistak irakur zitezkeen, Antxeta Irratiak zabaldu duenez: "Hemendik, lotara parkera" eta "Hau beltzentzat irekitzea da arrazakeria".
Pintada arrazistak egin dituzte Martindozenean #HarreraSarea pic.twitter.com/zCEqnG2pzH
— Antxeta Irratia (@antxetairratia) 31 de agosto de 2018
Txingudiko Mankomunitateko iturrietatik jakinarazi dutenez, 08:50 aldera jaso dute abisua, eta segituan ezabatu dituzte.
Irungo Udaleko ordezkariek, tartean EAJkoek eta EH Bildukoek, sare sozialak erabili dituzte gertakaria salatzeko. Imanol Lasa Gipuzkoako Aldundiaren bozeramaileak ere horixe egin du, eta txio batean salatu du jarrera horiek ez dutela "gizartea ordezkatzen".
Jarrera arrazistek ez dute lekurik #Gipuzkoa-n eta ez dute inolaz ere gizartearen borondatea ordezkatzen. Gurea beti izan da lurralde inklusiboa eta hala izango da etorkizunean ere.
— Imanol Lasa Zeberio (@imanollasa) 31 de agosto de 2018
Nuestro más firme rechazo a las pintadas aparecidas en #Irun, que no representan a la sociedad. https://t.co/Lg4JP2Mb5z
Migrazio mahaian bildutako erakundeek (Jaurlaritza, Aldundia eta Donostiako Irungo udalak), berriz, berretsi egin dute "pasaeran dauden migratzaileei erantzun koordinatua eta proportzionala" emateko konpromisoa.
Martindozenean elkartuko dituzte bihartik aurrera pasaeran dauden migratzaileak, eta orain arteko bi zentroetakoak hartuko ditu. 60 plaza izango ditu guztira.