Itxi

Gizartea

MIGRAZIOA

Espainiak migratzaileentzako 5.359 plaza izango ditu urria aurretik, 1.149 gehiago

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Magdalena Valerio Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzako ministroak ukatu egin du 'dei efektua' egon dela 'Aquarius' ontziko migratzaileak hartu ondoren.

1:16

Magdalena Valerio Espainiako Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzako ministroak iragarri duenez, Gobernuak migratzaileei harrera egiteko 1.150 plaza berri prestatuko ditu urrirako, guztira 5.359 plaza izateraino.

Ministroak agerraldia egin du Diputatuen Kongresuko Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantza batzordean, berak hala eskatuta, eta PPk, Elkarrekin Podemosek, ERCk eta Talde Mixtoak Gobernuak migrazio fluxuen inguruan egindako kudeaketaren berri ematea eskatu ondoren.

Ministroaren esanetan, Pedro Sanchez gobernura iritsi zenean migratzaileentzako 2.803 plaza zeuden, 4.210 daude orain eta epe laburrean bost milatik gora izango dira. Gaineratu duenez, frogatuta gelditu da kirol zentroetan ezin zaiela "arreta egokia" eman eta plaza horiek horretarako ezinbestekoak izango direla uste du.

Valerio ministroak Chiclana de la Fronterako (Cadiz) eta Meridako (Extremadura) guneak azpimarratu ditu, biak ere Gurutze Gorriak kudeatzen dituenak.

Bestalde, ukatu egin du Espainiak "Aquarius" ontziko migratzaileak hartu izanak "dei efektua" eragin duela. Azaldu duenez, Gobernuko inork ez du esan guztiei paperak eman behar zaizkiela eta ateak irekitzea bideraezina dela onartu du. Horren aurrean, legezkoak eta ordenatuak izango diren migrazio bideen alde egin du.