Itxi

Gizartea

Migrazioa

Lau milioi ume errefuxiatuk ez dute eskola batean ikasteko aukera oraindik

Agentzia | Erredakzioa

Eskolara joaten ez diren milioi erdi adingabe gehiago daude urtebetean, salatu du ACNURrek.

  • Artxiboko irudia: EiTB

    Artxiboko irudia: EiTB

Lau bat milioi ume errefuxiatu ez dira gaur egun eskolara joaten, hau da, urtetebean milioi erdi adingabe gehiago, salatu du ACNURrek, Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziak, txosten batean.

"Joera aldatu: krisian dauden errefuxiatuen hezkuntza" azterketa gaur argitaratu du erakundeak. Horren arabera, gobernuek, ACNURrek eta kide diren erakundeek esfortzuak egin arren, haur errefuxiatuen matrikulazioak eskolan ez du errefuxiatu kopuruaren igoeraren erritmoa jarraitzea lortzen.

2017 urtearen amaieran, 25,4 milioi errefuxiatu baino gehiago zeuden munduan, horietatik 19,9 ACNURren zaintzapean zeuden.

Herritar horien erdiak haurrak ziren, eta horietatik 7,4 miloik eskolara joateko adina zuten, ACNURrek azaldu duenez.

Halere, ume errefuxiatuen % 61 soilik joan ohi dira lehen hezkuntzara, % 92k izena ematen duten bitartean.

Errefuxiatuak handitzen doazen heinean, tarte hori sakonagoa egiten da, izan ere, lehen hezkuntzara joaten direnen bi herenek ezin izaten dute bigarren hezkuntzan izena eman.

Ume errefuxiatuen % 23 soilik joaten dira bigarren hezkuntzako institutu batera, eta muduan tasa % 84koa da, azaldu du ACNURek txostenean.