Itxi

Gizartea

Migrazioa

Santutxun gosari solidarioa eman diete migratzaileei, haien egoera salatzeko

Agentzia | Erredakzioa

'Bilboko Harrera Auzoa'k deitu du ekimena, eta, pertsona horiei gosaria emateaz gain, euskal erakundeei haien beharrak asetzeko eskatzea du helburu.

  • Migratzaileak Bilboko aterpetxe batan. Artxiboko irudia: EiTB

    Migratzaileak Bilboko aterpetxe batan. Artxiboko irudia: EiTB

Santutxuk, Bilboko auzoak, gosari solidarioa eman die migratzaileei eta errefuxiatuei, haien egoera salatzeko.

'Bilboko Harrera Auzoa'k deitu du ekimena, eta, pertsona horiei gosaria emateaz gain, euskal erakundeei haien beharrak asetzeko eskatzea du helburu.

Zehazki, Udalak migratzaileei eta errefuxiatuen beharrak asetzea eskatu dute, "gaur egun Bilboko auzoak eta herritarrak" ari direlako horretan.

Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak lehengo igandean beste gosari solidario bat egin zuen, Bilboko Udalaren aurrean, abuztuaren 17tik Santxutun lo egiten ari ziren 135 migratzaileentzat.