Gizartea
Donostia
Larri jarraitzen du Alde Zaharrean gogor kolpatu zuten Urnietako gazteak.
agentziak | erredakzioa
Ustezko erasotzaileak bere burua aurkeztu zuen, eta espetxeratu egin zuten. Gaztea neska batekin hitz egiten ari zen eta, halako batean, aurpegian kolpatu zuten, erorikoan buruan kolpea hartuta.
Oso larri jarraitzen du igande goizaldean Donostiako Alde Zaharrean gogor kolpatu zuten 29 urteko urnietarrak. Gaztea koma egoera dago Donostiako Ospitalean.
Ustezko erasotzaileak bere burua aurkeztu zuen, aurreko astelehenean, polizia-etxean. Ondoren, epaileak espetxeratzea agindu zuen, lesio larriak eragitea leporatuta.
Antza denez, Urnietako gaztea neska batekin hitz egiten ari zen taberna baten kanpoaldean eta, halako batean, gogor kolpatu zuen masail-hezurrean. Hori dela eta, lurrera erori zen eta buruan kolpea hartu zuen.
Erasoaren ondorioz, biktima Donostiako Ospitalera eraman behar izan zuten, koma egoeran.
Hainbat iturriren arabera, erasotzailea biktimarekin hitz egiten ari zen neskaren bikotekide ohia da.