Itxi

Gizartea

Migrazioa

Irunek 70 plaza ezarri ditu bidean dauden migratzaileei laguntzeko

Agentzia | Erredakzioa

Leka Enea eskolako gimnasioan 70 plaza izango dira, bidean dauden migratzaileentzako.

  • Migratzaileak Euskadin. Artxiboko irudia: EiTB

    Migratzaileak Euskadin. Artxiboko irudia: EiTB

Irungo (Gipuzkoa) Leka Enea eskolako gimnasioak 70 plaza izango ditu abuztu amaiera arte, bidean dauden migratzaileak hartzeko.

Euskadin migratzaileen arreta koordinatzen duen instituzioen arteko batzordeak astelehen honetan hartu zuen eskola erabiltzeko erabakia. Astelehenean bertan oheak jarri eta ateak ireki zituzten, azken egunotan Afrikatik iritsi diren pertsonek gaua bertan igaro zezaten, Jon Aranguren Racismo Bidasoa gobernuz kanpoko erakundeko (GKE) ordezkariak azaldu duenez.

Gurutze Gorriak kudeatzen duen baliabide honek migratzaileei afariak, ohea, dutxa eta janaria eskaintzen dizkie, eta gehienez bost egunez geratu ahal izango dute, plaza libreak dauden bitartean.

Modu honetan, plaza kopurua igotzeko elkarteen eta gobernuz kanpoko erakundeen etengabeko eskaerei erantzun die batzordeak. Donostian eta Irunen pertsona horiei laguntzeko lanetan ari dira denak.

Arangurenen hitzetan, ez dute aurreikusi datozen asteotan Leka Eneako eskolan sartu daitezkeen 70 plazak gaindituko direnik, baina mugimenduak irailean jarraituko duela adierazi du.