Itxi

Gizartea

Migrazioa

Aquarius itsasontziak 141 migratzaile lehorreratzeko portu seguru bat eskatu du

Agentziak | Erredakzioa

Ontziaren arduradune 'ahalik eta hurbilen dagoen leku seguru' batean lehorreratzeko nahiaren berri eman die Europako Gobernuei.

  • Migratzaileak Mediterraneoan. EFE

    Migratzaileak Mediterraneoan. EFE

Joan den ostiralean erreskatatutako 141 migratzaile eta errefuxiatu lehenbailehen "ahalik eta hurbilen dagoen leku seguru batean" lehorreratzeko deia egin die Europako Gobernuei Itsas salbamendurako Aquarius ontziak.

Nazioarteko Itsas Zuzenbideak aurreikusitako betekizunak kontuan hartzea eskatu dute arduradunek, nazioarteko uretan erreskatatutako 141 pertsonak lehorreratzeko. Gehienak Eritreatik eta Somaliatik datoz: 73 adingabeak dira, eta horietatik 67k ez dute heldu baten laguntzarik.

Joan den ostiralean erreskaterako egindako bi operazioetan, "eskuduntza duten agintari guztiekin" kontaktatu zuen Aquarius ontziak, baita Italia, Malta, Tunisia eta Libiakoekin ere.

Aquarius itsasontzia iparraldera bidean doa, lehorreratzea eskatzeko. SOS Midetarranée taldeko koordinatzaileak, Nick Romaniukek, "erreskatatuak lehenbailehen toki seguru batera eramatea oso garrantzitsua" dela esan du, "oinarrizko beharrak asetu eta abusuak ekidin ahal izateko".

Laguntzarik gabe

Aquariusek erreskatatutako migratzaileek eta errefuxiatuek kontatu dutenaren arabera, ostiralean bost itsasontzik ukatu zieten laguntza.