Gizartea
Nafarroako Auzitegi Nagusia
Gai penaletarako aretoko bost magistratuek ebatziko dituzte 'La Manada'ko helegiteak
Agentziak | Erredakzioa
Botere Judizialaren Lege Organikoak sala osatzeko hiru magistratu nahikoak direla aurreikusten du, baina aretoko bostok idatziko dute ebazpena.
-
'La Manada' kide zigortuak. Artxiboko irudia: Agentziak
Nafarroako Auzitegi Nagusiaren gai penaletarako aretoaren bost magistratuek ebatziko dituzte lau akusazioek eta bi defentsek aurkeztutako helegiteak, 'La Manada' auzian.
Nahiz eta Botere Judizialaren Lege Organikoak sala osatzeko hiru magistratu nahikoak direla aurreikusi, aretoak idatziko du ebazpena, hau da, sala osatzen duten bost magistratuek.
Nafarroako Lurralde-auzitegiak bost akusatuei 9 urteko espetxe-zigorra ezarri zien apirilaren 26an, 18 urteko gazte bati 2016ko uztailaren 7an, Iruñean, sexu-abusuak egitea egotzita.
Honenbestez, fiskalak, akusazio partikularrak eta bi herri-akusazioek (Iruñeko Udala eta Nafarroako Gobernua) zein defentsako bi abokatuk aurkeztutako apelazio-errekurtsoak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko gai penaletarako salak ebatziko ditu, hau da, bost magistratuk.
Arlo zibileko eta zigor-arloko salak horrela erabaki du ebazpen judizial batean, auziaren “inguruabar bereziak” kontua hartuta, Nafarroako Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez. Erabakiari helegitea aurkezteko aukera dago.
Botere Judizialeko Lege Organikoaren 196. eta 197. artikuluen arabera, legeak aurreikusi ez dituen auzietan hiru magistratu nahikoak dira sala osatzeko.
Hala ere, “aretoa osatzeko magistratu guztiak deitzeko aukera izango da, nahiz eta legeak ez eskatu, presidenteak edo salako gehiengoak justizia banatzeko beharrezko ikusten duenean”, azaltzen du.