Itxi

Gizartea

Heriotza

Setien gotzainaren hil-kapera Artzai Onaren katedralean jarri dute

Agentziak | Erredakzioa

1979tik 2000ra Donostiako elizbarrutiaren gotzaina izan zenaren hil-kaperan sartu den aurreneko politikaria Juan Jose Ibarretxe lehendakaria izan da.

1:39

Jose Maria Setien Donostiako gotzain emerituaren gorpuzkiekin hil-kapera 14:00ak aldera zabaldu dute Artzai Onaren katedralean. 90 urte zituela gaur hil den prelatua beilatzen ari dira senideak.

1979tik 2000ra Donostiako elizbarrutiaren gotzaina izan zenaren hil-kaperan sartu den aurreneko politikaria Juan Jose Ibarretxe lehendakaria izan da.

Setienen gorpuari eliz jantziak jarri dizkiote, mitra eta artzain-makila esaterako. Santu Sakramentuaren kaperan dago, eta 20:00ak arte zabalik egon da. Asteazkenean 08:00etan ireki eta eguerdian hileta egin arte zabalik egongo da.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak iragarri duenez, Artzai Onaren hileta-elizkizunean izango da asteazken honetan. Setienen gorpuzkiak katedralean hobiratuko dituzte, aurreko hiru gotzainen ondoan.