Itxi

Gizartea

Maroko

EHUko forentse talde batek hobi handi berriak aurkitu ditu Mendebaldeko Saharan

eitb.eus

Ikerketa talde batek, Paco Etxeberriaren zuzendaritzapean, Meheris eskualdean hiru emakumeren gorpuak aurkitu ditu.

  • Francisco Etxeberria auzitegiko medikua Saharan. Argazkia: AFAPREDESA

    Francisco Etxeberria auzitegiko medikua Saharan. Argazkia: AFAPREDESA

EHUko ikerketa talde batek, Francisco Etxeberriaren zuzendaritzapean, hiru hobi handi berri lurpetik ateratzeko lanak egin ditu Meheris eskualdean, Euskal Herriko Unibertsitateak agiri baten bidez jakitera eman duenez.

AFAPREDESA Saharako Preso eta Desagertuen Senideen Elkarteak gonbidatuta, Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa talde forentse batek, Francisco Etxeberria Gabilondo irakaslearen zuzendaritzapean, Saharako Errepublikako gune liberatuetan Meheris eskualdean hiru hobi handi berri aztertu ditu.

Hobi horietan, hiru emakumeren gorpuak aurkitu dituzte. Gertakariak Marokoren inbasioaren sasoiko lehen hilekoak izan litezke; izan ere, biktima batzuen alboan, besteak beste, garai hartako 689 pezetako balioa zuten 68 txanpon aurkitu dituzte.

MENDEBALDEKO SAHARA HOBIAK

Argazkia: AFAPREDESA

Honakoa 2013. urtetik egin den hirugarren espedizioa izan da. Gaurdaino, 16 gorpu atera dituzte, horietako 10 DNA analisiaren bidez identifikatu dituzte eta beren hurbilekoei bueltatu dizkiete; gorpu horietako bi adingabeenak ziren.

Gorpuak Fadret Leguiaan lurperatu zituzten, Mendebaldeko Saharan desagerpenen biktima guztientzako oroimen leku bihurtu den inguru batean.