Gizartea
Indarkeria matxista
Gizon gazte bat atxilotu dute Gasteizen bikotekidea jotzeagatik
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Emakumeak hainbat kolpe zituen aurpegian eta gorputzean, baita odol arrastoak ere. Ez du salaketarik jarri.
28 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gasteizko Zaramaga auzoan bikotekidea jotzeagatik genero-indarkeria delitua egotzita.
Udalak azaldu duenez, gertakariak bart gertatu dira, Zaramaga auzoko etxebizitza batean. Lagun batek ohartarazi zuen Udaltzaingoa eta agenteak etxean bertaratu zirenean gizonezkoak bakarrik zegoela esan zien. Udaltzainak, baina, barruan sartu eta emakumea ohe azpian topatu zuten.
Emakumeak hainbat kolpe zituen aurpegian eta gorputzean, baita odol arrastoak ere. Anbulantzia eskatu zuten, baina laguntza ukatu zuen eta ez zuen salaketarik jarri.
Biek zuten urruntze-agindua ezarrita eta, beraz, biek urratu zuten agindu hori. Gizonezkoa gaur goizean utzi dute epailearen esku eta emakumea ikertzen ari dira, urruntze-agindua hausteagatik.