Itxi

Gizartea

Euskara

'EuskarAbentura'k hasi du Euskal Herri osoa zeharkatzeko espedizioa

Agenztiak

Maule-Lextarren ekin dio lehenengo etapari. Proiektuak 140 protagonista ditu: 16 eta 17 urte arteko 110 gazte eta 30 helduk osatutako lantaldea.

  • Espedizioa Maule-Lextarren hasi dute. Irudia: 'EuskarAbentura'

    Espedizioa Maule-Lextarren hasi dute. Irudia: 'EuskarAbentura'

'EuskarAbentura' espedizioa Maule-Lextarren bildu da igande honetan, eta Euskal Herri osoa zeharkatzeko abenturari hasiera eman dio.

Quetzal ibilbidea izandakoak inspiratuta jaio da 'EuskarAbentura' egitasmoa, eta 140 protagonista ditu: 16 eta 17 urte arteko 110 gazte eta 30 helduk osatutako lantaldea.

Autobusak Euskal Herriko hiriburuetatik abiatu ziren lehen orduan eta eguerdian 'EuskarAbentura'ren parte-hartzaileak Zuberoako hiriburuan elkartu ziren. Bazkal ostean kamiseten laranja koloreak Mauleko kiroldegia hartua zuen.

Astelehen honetan, Michel Etchebest Mauleko alkatearen bisita jaso ostean, 08:30ean lehen etapari ekin dio taldeak; 21,2 km eta 700 metroko desnibela du aurretik.

EUSKARABENTURA MAULE

Maule-Lextarren hasi dute espedizioa. Irudia: 'EuskarAbentura'

Ibilbide frantsesa, barnealdeko bidea eta kostaldeko ibilbidea

Donejakue bidearen ibilbide frantsesa jarraituz, Donibane Garazi (Nafarroa Beherea) eta Iruñetik igaro eta Vianaraino (Nafarroa). Bertatik autobus batek Donemiliaga Kukulara (Errioxa) eramango ditu abenturazaleak. Bertan orain arte aurkitu diren euskarazko idazki zaharrenak ikusi ahal izango dituzte.

Donemiliagatik Gesaltza Añanara (Araba) igo eta Barnealdeko bidea kontrako norabidean egingo da Iruneraino (Gipuzkoa). Trenez Baionara (Lapurdi) igo eta handik Kostaldeko ibilbidetik jarraituko da, Kantauri kostalde guztia zeharkatuz, Getxoko Bizkaia zubian amaitzeko, uztailaren 31n.

Espedizioa Euskal Herrian kokatzen diren Unescok izendatutako gizateriaren ondare guztietatik pasako da: Donejakue bidea, Santimamiñeko kobazuloak, Ekaingo leizeak, Altxerriko kobak eta Bizkaia zubia.