Gizartea
Drama de los migrantes
Beste 59 pertsona erreskatatu dituzte Mediterraneoan
AGENCIAS | REDACCIÓN
Proactiva Open Arms Espainiako GKEaren ontzian daude. Italiako Barne ministroak ohartarazi duenez, Italiako portuek itxita jarraitzen dute.
-
Ehunka lagun erreskatatzen dituzte astero Mediterraneoan. Argazkia: EFE
Proactiva Open Arms Espainiako GKEak Twitter bidez jakinarazi duenez, beste 59 lagun erreskatatu ditu Mediterraneo itsasoan. Migratzaile horiek 'Open Arms' ontzian daude dagoeneko, eta "portu seguru batera" doa, GKEak zehaztu duenez.
¿#ULTIMAHORA Rescatadas y a salvo 59 personas a la deriva y en peligro de muerte #Med Ahora todas a bordo #OpenArms rumbo a puerto seguro.
— Proactiva Open Arms (@openarms_fund) 30 de junio de 2018
A pesar de obstáculos, seguimos protegiendo el derecho a la vida de los invisibles.Sus historias sobre lo vivido #Libia son aterradoras pic.twitter.com/7d3SJ4JLov
Javi Lopez PSOEren eurodiputatua 'Open Arms' ontzian ere doa, eta jakitera eman duenez, erreskatatuen artean lau adingabe daude, eta horietako bi bakarrik daude (gurasorik gabe). 14 herrialdetakoak dira migratzaileak.
Gobernuz Kanpoko Erakundeak adierazi duenez, "portu seguru" baterako bidean daude, baina itsas salbamendurako agintariek ez dute informazio hori baieztatu.
Dena dela, Italiako portuek itxita jarraitzen dute, eta GKEak ohartarazi dute Espainia urrunegi dagoela ontzi hori han porturatzeko.
Bestalde, Mateo Salvini Italiako Barne ministroak Proactiva Open Arms GBKaren aurka egin du. "Libiako patruilariak esku hartu baino lehen, 50 etorkinak zeramatzan ontzira gerturatu da, eta presaka hartu ditu", esan du.
Horren aurrean, egindako lana defendatu du Open Armsek. "Oztopoak gorabehera, ikusezinen bizitzarako eskubidea babesten jarraitzen dugu. Libian bizi dutena ikaragarria da".