Itxi

Gizartea

Itsasartea zeharkatu ondoren

Hamar pertsonako migratzaile talde bat heldu da Bilboko autobus geltokira

eitb.eus

Termibusera heldu direnean, 10 migratzaileak autobus geltokiko txoko batean bildu dira. Gurutze Gorriko poltsak zeramatzaten.

  • Etorkinak Bilbon. Artxiboko aragazkia: EiTB

    Etorkinak Bilbon. Artxiboko aragazkia: EiTB

Hamar pertsonako migratzaile talde bat Bilboko autobus geltokira heldu da goizean, asteazken honetan. Antza denez, Gibraltarko itsasartea pateran zeharkatu dute. Dirudienez, Frantziara bidean dira.

Termibusera heldu direnean, 10 migratzaileak autobus geltokiko txoko batean bildu dira. Gurutze Gorriaren poltsak zeramatzaten, baina laguntzeko boluntariorik ez zuten aldamenean.

Gainerako migratzaileak baino zertxobait zaharragoa ematen zuen gizon batek gaztelaniaz hitz egin du, eta pertsona bat bilatzen ari zela esan du, Radio Euskadik zehaztu duenez.