Itxi

Gizartea

Lehenengo 18ak

Hego Euskal Herrira heldu dira Aquarius ontziko lehenengo errefuxiatuak

eitb.eus

Hamar Nafarroan daude, eta zortzi EAEra heldu dira. Bilbo, Gasteiz eta Tolosako pisuetan hartu dituzte horiek, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak esan duenez.

1:30

Aquarius ontzian Valentziara iritsitako errefuxiatu taldeetako lehenengoak heldu dira Euskal Autonomia Erkidegora eta Nafarroako Foru Erkidegora.

EAEra astelehen gauean iritsi ziren. Zortzi errefuxiatu dira, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak iragarri duenez. Bilbo, Gasteiz eta Tolosako pisuetan hartu dituzte.

Jaurlaritza arduratu da hartutako zortzi pertsonez, CEAR Euskadiren laguntzarekin.

Errefuxiatuak osasun egoera onean daude, Erkorekak baieztatu duenez. Gasteiz, Bilbo eta Tolosako pisuetan artatuta, "harrera lasaia izan dute". "Diskrezio handiz" egin da prozesua, eta Espainiako Gobernuarekin "guztiz koordinatuta".

Erkorekaren arabera, Euskadi "herrialde txikia da, eta gaitasun mugatuekin", baina "muturreko egoera batean heldu diren pertsona hauei laguntza emateko erabat konbentzituta eta konprometituta" dago.

Nafarroako Gobernuak esan duenez, hamar errefuxiatu hartu zituzten ostiral gauean. 18 urtetik gorakoak dira denak.