Itxi

Gizartea

Immigrazioaren drama

Ia 800 etorkin erreskatatu dituzte Gibraltarko itsasartean, Alboranen eta Kanarietan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gainera, Saharaz hegoaldeko beste 18 etorkinen bila dabil Guardia Zibila Gibraltarko itsasartean, horietako 10 patera batean daude, eta beste zortziak, berriz, arraun-ontzi batean.

  • 20 bat pateretan zetozen etorkinak. Argazkia: EFE

    20 bat pateretan zetozen etorkinak. Argazkia: EFE

769 immigrante guztira erreskatatu dituzte larunbat honetan Espainiako Itsas Salbamenduko taldeek Gibraltarko itsasartean, Alborango itsasoan eta Kanarietan. Etorkinak 20 bat pateretan zetozen. Gainera, Saharaz hegoaldeko beste 18 etorkinen bila dabil Guardia Zibila Gibraltarko itsasartean, horietako 10 patera batean daude, eta beste zortziak, berriz, arraun-ontzi batean.

Erreskate-operazioak larunbat honetako lehen orduetan hasi dira. Itsas Salbamendukoek 17 pateretan zetozen 298 pertsona erreskatatu dituzte. Bitartean, Alborango itsasoan, aldiz, zazpi pateretan zeuden 342 etorkin erreskatatu dituzte.

Kanariar uharteetan beste operazio bat izan da. Kanaria Handietara zihoazen 129 immigrantek laguntza eske deitu dute goizalde honetan. Guztiak Saharaz hegoaldeko gizonezkoak ziren, bi emakumezko eta hainbat adingabe salbu. Guztiak onik daude.