Gizartea
Abetxuku, gasteiz
Zadorrara eroritako 92 urteko gizonezko bat erreskatatu dute goizaldean
i.g. | eitb.eus
Gizona atzo arratsaldean desagertu zen eta, horrezkero, bilaketa operazioa abiarazi zuten larrialdietako zerbitzuek. 02:00ak inguruan aurkitu dute Gurutze Gorriko kideek.
-
Gizona Abetxukuko zubiaren inguruetan topatu dute. Argazkia: Google Street View
92 urteko gizonezko bat erreskatatu dute gaur goizaldean, ostirala, Zadorra ibaira erori ostean, Abetxukun (Gasteiz).
Segurtasun Sailak eitb.eus-i azaldu dionaren arabera, senide batek eman zuen Gasteizko bizilagun horren desagerpenaren berri atzo arratsaldean, horrezkero, bilaketa operazioa abiarazi zuten larrialdietarako zerbitzuek, 22:30 aldera.
Handik ordu batzuetara, 02:00ak inguruan, Gurutze Gorriko kideek gizona onik topatu dute, Zadorra ibaira erori ostean. Ondoren, hiriburu arabarreko Txagorritxuko Ospitalera eraman dute.