Gizartea
Autobusez
30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik
i.g. | eitb.eus
Gurutze Gorriak laguntza eman dio Estatuko hegoaldetik Frantziarako bidean dagoen pertsona talde bati.
Espainiako hegoaldetik Frantziara doan 30 bat pertsonak osatutako talde bat (tartean haurrak ere badaude) Bilbora heldu da, bidean geldialdia egiteko.
Gurutze Gorriak eitb.eus-i adierazi dioenez, ez zaie pertsona horiei Bizkaian harrera egingo, baizik eta bidaian egin duten geldialdia izan da.
Hiriburu bizkaitarrean egindako egonaldian, Gurutze Gorriko boluntarioek laguntza informatiboa eman diete, pertsona migratzaileak horrela lagunduta.
Taldea Espainiako hegoaldetik abiatu da eta, Frantzian senideak dituztela esaten duten bakoitzean gertatzen den moduan, hara eramateko protokoloa abiarazi dute agintariek.