Itxi

Gizartea

Immigrazioa

Autobusean Donostiara heldutako 50 bat etorkin artatu ditu Gurutze Gorriak

Agentziak | Erredakzioa

Etorkinek, Malikoak eta Gineakoak gehienak, eskumutur gorria zuten, eta 08:00ak aldera heldu dira. Antza, Donostiako geltokian gelditu eta han utzi dituzte.

etorkinak

Donostiako autobus geltokira gaur (astelehena) heldutako Saharaz hegoaldeko 50 bat etorkin artatu ditu Gurutze Gorriak, Donostiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Antza, Andaluziatik etorritakoak dira.

Etorkinek, Malikoak eta Gineakoak gehienak, eskumutur gorria zuten, eta 08:00ak aldera heldu dira. Antza, Donostiako geltokian gelditu eta han utzi dituzte.

Etorkin guztiak gizonak dira eta hasiera batean Donostiako udaltzainek artatu dituzte; ondoren, bi autobus txiki eta Gurutze Gorriko ibilgailu bat heldu dira laguntza ematera.

Gurutze Gorrikoek EFE albiste-agentziari jakinarazi diotenez, oraindik ez dakite nondik etorri diren, ez baitzekiten Gipuzkoara etorriko zirenik.

Hasiera batean, lekukoek artatu dituzte etorkinak, eta ura eta janaria erosi diete. Lekukoen arabera, autobusa Andaluziatik zetorren eta Frantziara omen zihoan, baina azkenean, Donostian jaitsi dira eta autobusak alde egin du.