Itxi

Gizartea

Memoria historikoa

Ezkabako gotorlekutik ihes egin zuten bi presoren gorpuzkinak topatu dituzte

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

19 eta 23 urteko bi lagunen gorpuzkinak dira. Ezkabako ihesaldia 1938ko maiatzaren 22an izan zen.

  • Paco Etxeberria forentseak hartu du parte deshobiratzean. Argazkia: Euskadi Irratia

    Paco Etxeberria forentseak hartu du parte deshobiratzean. Argazkia: Euskadi Irratia

Ezkabako gotorlekutik ihes egin zuten bi presoren gorpuzkinak topatu dituzte gaur Leranotzen, Nafarroako Gobernuaren ekimenez. Ezkabako ihesaldia 1938ko maiatzaren 22an izan zen.

Lekukoek emandako testigantzei esker lokalizatu ahal izan zuten hobia eta gaur atera dituzte gorpuzkinak bertatik. Biktimak 19 eta 23 urte inguruko presoak dira.

Deshobiratze lanak Aranzadi Zientzia Elkarteko adituek egin dute. Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Instituzio eta Herri Harremanetarako bozeramaileak esan du gaurkoa bezalako ekimenak "ezinbesteko urratsak" direla "memoria historikoa berreskuratzeko".

Antsoaingo Ezkaba ikastetxeko 50 bat ikasle izan dira Lenarotzen, gorpuzkinak hobitik nola ateratzen dituzten bertatik bertara ikusteko. ‘Eskolak Oroimena, Bakea eta Bizikidetzaren alde’ programan parte hartu du ikastetxe horrek. Atzo ‘Ezkaba 1938-2018’ erakusketa bisitatu zuten eta irakasleek formazio berezia jaso dute.