Gizartea
Atxiloketak
Zazpi atxilotu Nafarroan, indarkeria matxista edo familiartekoa egotzita
Agentziak | Erredakzioa
Foruzaingoak Cascanten, Lizarran, Olaztin, Sarrigurenen, Zizurren, Villafrancan eta Allon egin ditu atxiloketak.
Foruzaingoak zazpi pertsona (sei gizon eta emakume bat) atxilotu ditu azken egunotan Cascanten, Lizarran, Olatzagutian, Sarrigurenen, Zizurren, Alesbesen eta Allon, indarkeria matxista edo familiartekoa leporatuta.
Nafarroako Gobernuaren esanetan, Tuterako foruzainek 56 urteko gizonezko bat atxilotu dute, familiartean indarkeria delitua egiteagatik. Salaketa jarri dute haren aurka.
Horrez gain, 47 urteko gizon bat atxilotu dute Tuterako merindadeko herri batean, ustez bikotekideari jotzeagatik. Olatzagutian, bestalde, 23 urteko gizon bat hartu dute atxilo, emakume bati umeen eta lekukoen aurrean eraso egiteagatik. Ondoren, etxetik joan zen.
Foruzaingoak beste lau pertsona atxilotu ditu, biktimengana hurbiltzea debekatzen zien agindu judizialak urratzeagatik.
Azkenik, bikotekide ohiarengana gerturatzeko debekua duen 43 urteko gizon bat atxilotu dute Lizarran. Aurrekariak ditu antzeko delituengatik.
Zazpi atxiloketa horiek kontuan izanik, dagoeneko 126 pertsona atxilotu ditu aurten Foruzaingoak, genero indarkeriarekin eta familiartekoarekin zerikusia duten delituengatik. Gehienetan emakumeak izan dira biktimak.
---
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.