Gizartea
'La Manada'ren epaia
Ikara egoeretan biktimaren blokeoa normala dela defendatu dute 2.000 psikologok
Agentziak | Erredakzioa
Tratu txarretako eta sexu abusuetako biktimentzako tratamendu psikoterapeutikoan adituak dira Justizia Ministerioari bidalitako gutunaren 1.869 sinatzaileak.
-
'La Manada'ren epaiaren aurkako elkarretaratzea Madrilen, maiatzaren 2an / EFE.
Ia 2.000 psikologok eta psikiatrak Justizia Ministerioari bidali dioten eskutitz batean esan dutenez, "paralisia eta blokeoa erantzun automatiko eta normalak dira ikara egoeretan", eta horregatik, baimenaren inguruko eztabaidak ez dauka zentzurik.
Gutuna, EFE agentziak aditzera eman duenez, 1.869 adituk sinatu dute. Psikologoak eta tratu txarretako eta sexu abusuetako biktimentzako tratamendu psikoterapeutikoan adituak dira. Helburua auziari "informazio zientifikoa" ematea da.
Stephen Porges psikiatraren Poligaval teoriaren arabera, "heriotz, lesio larri edo sexu bortxakeria mehatxu baten aurrean, normala da gorputzak immobilizazioarekin erantzutea, taupada geldoagoekin, eta sentikortasuna murriztea".
Adituek "sententziaren aurkako gaitzespen sakon eta energikoa" azpimarratu dute, eta arrazoitu dutenez, "blokeoa nerbio-sistemaren erantzun azkarra da bizirauten saiatzeko eta mehatxuaren eragina murrizteko".
Beraz, azaldu dutenez, ez dauka zentzurik baimenaren inguruan eztabaidatzea, "eta ezin da onartu biktimari galdetzea, eta ez da erabakigarria erantzun sexuala izatea". Organismoak minaren aurkako analgesia eragiteko substantziak sortzen ditu.
Adituentzat, biktimaren susperraldia ez babesteak "erasotzen jaraitzeko eta berriz traumatizatzeko baino ez du balio".
Sistema patriarkalari buruzko gogoeta ere eskatu dute gutunaren sinatzaileek.