Gizartea
Mobilizazioa
Pentsiodunak kalera irten dira Bilbon pentsio duinak aldarrikatzeko
Agentziak | Erredakzioa
Kaltetuek iritzi kontrajarriak helarazi dituzte PPk eta EAJk adostutako akordioaren inguruan. Pentsiodunek kolektiboko talderik aktiboenak, esaterako, desadostasuna agertu du.
Pentsiodunak kalera irten dira beste behin ere Bilbon larunbat honetan, pentsio duinak aldarrikatzeko. PPk eta EAJk Espainiako Aurrekontu Orokorren inguruan adostutako itunaren ostean deitu dute mobilizazioa. Bi alderdien akordioren arabera, pentsioek % 1,6 egingo dute gora 2018an eta KPIaren arabera, berriz, 2019an.
Halaber, bizi-itxaropenarekin lotura duen iraunkortasun faktorea 2023ra arte luzatzea ere hitzartu dute popularrek eta jeltzaleek. Batzuen ustez, igoera lehen urratsa da; beste gehiengoaren iritziz, ordea, ez da nahikoa.
Pentsiodunen kolektiboko talde aktiboena ez dago neurriekin ados, eta mobilizatzen jarraituko dutela iragarri dute.