Itxi

Gizartea

Erreakzioak

'Bortxaketa da, ez abusuak' entzun da kalean epaia ezagutu ostean

Agentziak | Erredakzioa

Ehunka lagun bildu dira Nafarroako Auzitegi Nagusiaren atarian epaiaren aurka protestatzeko.

'Bortxaketa da, ez abusuak' oihukatuz hartu dute Nafarroako Auzitegi Nagusiaren atarian elkartu diren ehunka lagunek "La Manada" taldearen inguruko epaia. 9 urteko kartzela-zigorra ezarri diete bost akusatuei 2016ko sanferminetan neska bati sexu-abusuak egiteagatik.

Epaiaren aurka protestatzeko, "nik sinesten dizut" lelopean bildu diren askok eskuak gorriz margotuta edo eskularru gorriak jantzita bildu dira, sexu erasoen aurkako ikur bihurtu baita.

Hainbat talde feminista bildu dira bertan "Ezetza ezetz da! Justizia!" leloa zuen kartel baten atzean.

Tentsioak

Bestalde, tarteka tentsioa izan da manifestarien eta bertan zeuden foruzainen artean, baina ez da istilu larririk izan.