Itxi

Gizartea

GERTAKIZUNA

Gizon baten gorpua aurkitu dute Bilbon, Artxanda mendian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Atzo, 20:00ak aldera, inguru horretatik paseatzen ari zen pertsona batek Ertzaintzari deitu zion baserri baten inguruan zegoen usainaz ohartaraziz, eta horiek aurkitu zuten hilotza.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, deskonposizio egoeran zegoen gorpu bat aurkitu zuen Ertzaintzak atzo gauean, Artxanda mendian, Bilbon.

20:00ak aldera, menditik paseatzen ari zen pertsona batek Ertzaintzari deitu zion baserri baten inguruan zegoen usainaz ohartaraziz, eta horiek gizonezko baten hilotza aurkitu zuten.

Oraindik ez da biktima identifikatu.

Kontuan izan behar da, dena dela, martxoaren 26an 66 urteko bilbotar bat, Arangoiti auzokoa, desagertu zela inguru horretan. Hainbat egunez bere bila ibili ziren baina ez zen agertu.