Gizartea
Euri-jasa etengabeak Bizkaian
Ibaizabalek gainezka egin du Galdakaon
eitb.eus
Bestalde, Soloarteko pasealekuaren eta hormaren zati bat behera etorri da Basaurin. Pasealekua Nerbioi ibaiaren ondotik doa, eta itxita zegoen 2017ko abuztutik, ezegonkortasuna handia zegoen eta.
Ibaizabal ibaiak gainezka egin du Galdakaon, Ertzaintzako iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez. Ibaiak Olabarri auzoan egin du gainezka, baina oraingoz ez du aparteko arazorik sortu.
Maila laranjara igo da eta inguru batzuk hartu ditu urak, esaterako Zuhatzu zelaiko inguruak.
EL IBAIZABAL SE DESBORDA EN #GALDAKAO Los vecinos preocupados miran atentos al río @Euskalmet @eguraldiaETB @onintzesalazar @eitbNoticias @AEMET_PaisVasco pic.twitter.com/8FqY6dRj02
— Asier Sánchez (@Asiersangar) 11 de abril de 2018
Nerbioi ibaia handituta jaitsi da, eta hainbat puntutan gainezka egin du, Etxebarrin esaterako. Garaje batzuetara ura sartu da.
Suhiltzaileak lanean ibili dira Mungian. Ura gerriraino, osasun langileei lagundu diete etxebizitza batera heltzen. Barruan, gaixo bat zegoen, medikuen zain.
Bizkaian, Zornotza eta Otxandio izan dira euri gehien jaso duten tokiak, 59 litro metro koadroko.
Bestalde, Soloarteko pasealekuaren eta hormaren zati bat behera etorri da Basaurin, azken orduetan izandako euriteen ostean. Pasealekua Nerbioi ibaiaren ondotik doa, eta itxita zegoen 2017ko abuztutik, ezegonkortasuna handia zegoen eta.
50 bat metroko zatia da erori dena, Soloarte ikastetxearen eta Mercabilbao azokaren aurrez aurre. Badaezpadako neurri gisa, pasealekuaren ondoan dagoen patioa ere zarratu du Udalak.
Behera etorri den zatiaren argazkiak. WhatsApp (identifikatu gabeko egilea).