Itxi

Gizartea

Urtaro aldaketa

Heldu da udaberria

Agentziak | Erredakzioa

Urtaroa aldatzearekin batera ordutegia ere moldatu beharko da. Igande goizaldean ordubete aurreratu beharko dira erlojuak.

  • Udaberria. Argazkia: Lazaro Gonzalez

    Udaberriak 92 egun iraungo ditu. Argazkia: Lazaro Gonzalez

Udaberria gaur, martxoak 20, abiatu dugu, 17:15ean, Estatuko Behatoki Astronomikoak egindako kalkuluen arabera.

Urtaroak 92 egun eta 18 ordu iraungo ditu, eta ekainaren 21ean amaituko da, udaren etorrerarekin.

Urtaro berriarekin batera ordutegi aldaketa egin beharko dugu, udako ordutegira moldatzeko. Hala, larunbatetik igandera doan gauean ordubete aurreratu beharko dira erlojuak: 02:00etan 03:00ak izango dira.

Eguzki eta ilargi eklipserik gabe

Planetei dagokienez, udaberria Artizarra izango da ikusgai ilunabarrean, eta Marte eta Saturno, egunsentian. Udaberri hasieran eguna argitzearekin batera Jupiter ikusi ahalko dugu, eta maiatzean, gauez. Urtaro honetan ez da eguzki edota ilargi eklipserik izango.

Bi izar-euri ikusi ahalko ditugu urte-sasoi honetan: Lilidak eta eta-Akuaridak. Lehenengoek apirilaren 22an izango dute euren gorena, 20:26an. Orduko 18 meteoro ikusi ahalko dira.

Eta-Akuaridak ikusteko unerik onena maiatzaren 6a izango da (10:02). Pertseidekin (abuztuan) eta Geminidekin (abenduan) batera izar-euri ikusgarrienak dira eta-Akuaridak.