Itxi

Gizartea

Martxoak 8

Donostiako Elizbarrutiaren webgunea hackeatu eta soina biluzik protesta egin dute

Agentziak | Erredakzioa

'La Nueve de Anonymous' kolektiboa webgunean sartu da, Jose Ignacio Munilla gotzain donostiarrak egindako adierazpenen aurka protesta egiteko.

  • Soina biluzik protesta egin dute Artzain Onaren katedralaren aurrean. Argazkia: DFeministak

    Soina biluzik protesta egin dute Artzain Onaren katedralaren aurrean. Argazkia: DFeministak

Greba feminista babesteko, Donostiako Elizbarrutiaren webgune ofiziala hackeatu dutela iragarri du gaur 'La Nueve de Anonymous' kolektiboak.

'La Nueve de Anonymous'ek jakitera eman duenez, kolektiboa webgunean sartu da, Jose Ignacio Munilla gotzain donostiarrak egindako adierazpenen aurka protesta egiteko. Abortuaren defentsarekin “deabruak feminismo erradikalari gola” sartu diola esan zuen gotzainak.

Adierazpenoi erantzuteko, Elizbarrutiaren webgunean greba feminista babesteko manifestu bat sartzea erabaki du kolektiboak, gotzainari zegokion atalean, hain zuzen ere. Era berean, gotzainaren agenda aldatu du kolektiboak, Munillak Emakumearen Nazioarteko Eguneko ekitaldietan parte hartu behar zuela esanez.

17:00ak aldera aldaketak Elizbarrutiko ataritik desagertu dira.

Bestalde, 20 bat emakumek soina biluzik protesta egin dute Artzain Onaren katedralaren aurrean, Gipuzkoako hiriburuan, Munillak egindako adierazpenen aurka protesta egiteko.