Itxi

Gizartea

Eliza katolikoa

Feminismoaren inguruan egindako adierazpenak 'faltsutu' dituztela esan du Munillak

Agentziak | Erredakzioa

Perspektiba kristauko “zuzentasun” feminismo “femenino” bat defendatu du Donostiako gotzainak.

  • Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak. Argazkia: EFE

    Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak. Argazkia: EFE

Feminismoaren inguruan egindako adierazpenak “faltsutu” dituztela ziurtatu du gaur Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak. Perspektiba kristauko “zuzentasun” feminismo “femenino” bat defendatu du.

Zentzu horretan, “azken 60 urteetan feminismo erradikalak abortu askearen aldarrikapena egin du, emakumearen askatasun ikur gisa; ba emakumearen duintasunaren kalterako izan da”, esan du Munillak.

“Deabruak feminismo erradikalari sartutako gola horixe izan dela esan nuen nik, emakumearen duintasunaren kalterako gola”, azpimarratu du, astelehenean egindako adierazpenegatik kritika zorrotzak jaso ondoren.

DeustoForumeko 'Begiradak' topaketan parte hartu du gotzainak, Donostian. Bere adierazpenak “faltsutu” dituztela ziurtatu du Munillak. Elizgizonaren hitzetan, berak ez du “emakumeek Deabrua barruan dutenik adierazi”. “Esaldi erabat faltsua da, testuingurutik aterata”, salatu du.

"Fundamentalismoaren eta pentsamendu bakarraren artean"

Gotzainaren ahotan, "fundamentalismoaren eta pentsamendu politikoki zuzen eta bakarraren artean harrapaturik, zerbait adierazteko zailtasunaren froga konkretua da”. “Pentsamendu fundamentalista matxista, edo pentsamendu politikoki zuzen eta bakarra, genero ideologia orain azaltzen ari dena, alegia”, kritikatu du.

“Perspektiba kristauko zuzentasun” feminismo “femenino” bat defendatu du Munillak. “Ez du zertan genero ideologiaren agenda guztia onartu behar: abortismoa, abortu askea; gizona eta emakumea sexualki neutro jaio eta gero kulturak gizon ala emakume egiten gaituela  adieraztea delako”, erantsi du.