Gizartea
Gipuzkoako hondakinak
Milaka pertsona bildu dira Donostian erraustegiaren eraikuntza gelditzea eskatzeko
Agentziak | Erredakzioa
Erraustegiaren aurkako Mugimenduak deituta, 17:30ean abiatu dira Gipuzkoa Plazatik, 'Erraustegia gelditu, birziklapena sustatu' lelopean.
Milaka pertsona bildu dira gaur Donostian, "erraustegiaren lanak lehenbailehen bertan behera uztea" eskatzeko.
Erraustegiaren aurkako Mugimenduak deituta manifestazioa izan da, "Erraustegia gelditu, birziklapena sustatu" lelopean. Manifestazioa 17:30ean abiatu da Gipuzkoa Plazatik.
Besteak beste, "Erraustegia ez da irtenbidea" moduko leloak oihukatu dituzte parte hartzaileek, lurraldeko zenbait herritako biztanleek sortzen duten zabor kopurua adierazten duten pegatinak eta kartelak erakusteaz gain.
Izan ere, manifestazioaren antolatzaileek azaldu dutenez, Zubietako erraustegiaren eraikuntza geldiaraztea eskatu nahi dute batetik; bestetik, berriz, "hondakinak biltzeko sistema eraginkorra" martxan jartzea aldakarrikatu nahi dute.