Gizartea
Istiluak Bilbon
Aburto, Bilboko istiluen harira: "Egin duenak ordainduko du"
EITB.EUS
Bilboko alkateak bere "maitasuna" eta "elkartasuna" adierazi die San Mames kanpoaldean izandako istiluetan hil den ertzainaren senide eta lankideei.
-
Juan Mari Aburto Bilboko alkatea. Artxiboko argazkia: EiTB
Athletic eta Spartaken arteko partidaren atarian, San Mames inguruan izan diren istiluetan ertzain bat bihotzekoak jota hil dela eta, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak ondokoa azpimarratu du: "Egin duenak ordainduko du".
Twitter bidez zabaldutako mezu batean, Aburtok bere "maitasuna" eta "elkartasuna" adierazi die gaur gauean hil den ertzainaren senide eta lankideei.
Ildo berean, bere mespretxua agertu die "indarkeria erabiltzen dutenei eta inor eta ezer errespetatzen dutenei".
"Bilbon soberan zaudete. Ez zaituztegu nahi. Tolerantzia zero. Egin duenak ordainduko du", erantsi du.