Itxi

Gizartea

Istiluak Bilbon

Istiluak San Mamesen inguruetan antifaxisten eta Spartakeko ultren artean

EITB.EUS

Moskuko taldearen jarraitzaile ultrek bengalak eta kristalezko botilak jaurti dituzte eta Ertzaintzak haien aurka egin du.

2:41

Spartak Moskuko taldearen jarraitzaile ultrek bengalak eta kristalezko botilak jaurti eta kontainerrak zeharkatu dituzte San Mames kanpoaldean eta Ertzaintzak haien aurka egin du, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

[EGUNERAKETA: Ertzain bat bihotzekoak jota hil da San Mamesetik gertu izandako istiluetan]

Istiluak 19:40 inguruan hasi dira. Ertzaintzak bost pertsona atxilotu ditu.

Ertzaintzak dispositibo zabala jarri du abian eta ingurua zaintzen ari da; izan ere, Athletic eta Spartak taldeen arteko norgehiagoka arrisku handikotzat jo zuten.  Partida 21:05ean hasi da San Mamesen.

Segurtasunerako dispostibo zabal horretan 500 ertzain, 100 udaltzain eta Athleticek kontratutako segurtasun pribatuko 100 agente ari dira parte hartzen.