Itxi

Gizartea

Athletic-Spartak

Tentsio uneak manifestari antifaxisten eta Errusiako jarraitzaileen artean, Bilbon

eitb.eus

Sare Antifaxistak deitutako protestan, zale errusiar bat manifestaziora hurbildu da oldarkor, eta tentsio uneak bizi izan dira.

0:37

Sare Antifaxistak deitu duen protestan tentsio uneak bizi izan dira arratsaldean, Bilbon. Ehunka manifestarik parte hartu dute kalejiran.

Protestaren une batean, Arriaga parean, Errusiako jarraitzaile bat manifestaziora hurbildu da oldarkor, eta tentsio uneak bizi izan dira.

Bestalde, Errusiako jarraitzaile talde batek pertsona bati eraso egin dio Hurtado Ametzaga kalean, Segurtasun Saileko iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez.

Dirudienez, erasoa bultzada batera mugatu da, iturri berdinek zehaztu dutenez. Udaltzaingoa bertaratu eta gertatutakoa ikertzen ari da.