Gizartea
Athletic-Spartak
Bilboko ikastetxe batek eskolaz kanpoko jarduerak bertan behera utziko ditu bihar
eitb.eus
Gainera, ostegun honetan seme-alabak eskolara bidaltzea ala ez “gurasoen esku” utzi du ikastetxeak agiri batean. Hala eta guztiz ere, zentroa zabalik egongo da.
Bilboko Pureza de Maria ikastetxeak eskolaz kanpoko jarduerak bertan behera utziko ditu ostegun honetan, Athletic-Spartak “arrisku handiko norgehiagokara zale ultra arriskutsuak joango direlako”.
Gainera, ostegun honetan seme-alabak eskolara bidaltzea ala ez “gurasoen esku” utzi du ikastetxeak agiri batean. Hala eta guztiz ere, zentroa zabalik egongo dela ziurtatu diote ikastetxeko iturriek eitb.eus-i.
Bilboko hiria neurri ezberdinak hartzen ari da istiluak eragozteko; izan ere, Moskuko Spartaken jarraitzaileak Bizkaiko hiriburura heltzen ari dira egunotan. Athleticek Errusiako taldea hartuko du ostegun honetan, San Mamesen. Europa Ligako partida da. Pureza de Maria ikastetxea futbol-zelaitik gertu dago.
Bestalde, itunpeko hezkuntza sareko ikastetxeetan ordezkaritza duten sindikatuek deitutako manifestazio bat atzeratu dute, “segurtasun arrazoiengatik eta Poliziaren gomendioak jarraituz”.
Spartakek bere jarraitzaileentzako hitzordua jarri du ostegunerako Bilboko Moyua plazan, 18:30ean, bertatik Ertzaintzaren eskoltarekin San Mamesera abiatzeko.