Gizartea
'Arrisku handikoa' jo dute
Segurtasun neurriak Bilboko ostalarientzat, Athletic-Spartak partida dela eta
EiTB.EUS
Basurtu-Zorrotza barrutiko tabernek kalean dituzten mahai eta enparauak kendu beharko dituzte osteguneko 15:00etatik aurrera. Plastikozko edalontziak ere ematea aholkatu dute.
-
Athleticen zaleak San Mames inguruko taberna batean. Argazkia: Vitor Guerra
Bilboko Udaltzaingoak segurtasun neurri sorta igorri die San Mames inguruko ostalariei, ostegunean jokatu beharreko Athletic-Spartak partida dela eta. Norgehiagoka "arrisku handikoa" dute, eta Ertzaintzak eta Udaltzaingoak segurtasun dispositibo berezia ezarri dute. Horren barruan legoke ostalariei bidalitako ohartarazpena ere.
Basurtu-Zorrotza barrutiko ostalariei bidalitako oharrean jasotzen denez, tabernek kalean dituzten mahai hankabakarrak kendu beharko dituzte osteguneko 15:00etatik aurrera, baita "jaurti daitekeen" edozein altzari ere (aulkiak, mahaiak...).
Horrez gain, beste hainbat gomendio helarazi dizkiete. Hala nola, edariak plastikozko edalontzietan zerbitzatzea aholkatu diete, kristalezkoak saihestuta. Horrez gain, zerbitzatu eta berehala kobratzea gomendatu dute, "bezeroekin liskarrak ekiditeko".
Azkenik, taberna barruan dauden altzariak ere erretiratzeko deia egin diete ostalariei.
Udaltzainak bidalitako oharra (WhatsApp bidez jasoa):