Itxi

Gizartea

Herri ekimena

Arrazismoari aurre egiteko diskoa grabatu dute Oiongo (Araba) herritarrek

agentziak | erredakzioa

Zurrumurru arrazistekin amaitzeko eta herriaren kultura arteko harremanak hobetzeko sortu dute proiektua.

2:46

“100 % Oion” izeneko diskoa Oiongo (Araba) herritarrek grabatu dute zurrumurru arrazistekin bukatzeko eta herriko elkarrekin bizi den kulturen arteko harremanak hobetzeko. Gasteizko Artehazia elkartearen ekimenez sortu zen proiektua, eta otsailaren 16an aurkeztuko dute Arabako hiriburuan, Artium museoan.

Artehaziak deialdia egin zuen ideia berrien eske. Oioneko “Entretanto entretente” taldearen proposamena hautatu zuen guztien artean, kultura ezberdinak dituzten herritarren arteko harremanak hobetzea helburu zuena.

Proiektuaren bultzatzaileek diskoaren garrantzia nabarmendu dute, hori egiteko horren atzean egon den prozesu osoagatik, nazionalitate, arraza eta erlijio askotako pertsonak elkarlanean aritu baitira.

80 bizilagunek eta immigrante elkarte batzuetako kideek parte hartu dute proiektuan. Bi urtez egon dira lanean parte-hartzaileak Idoia Zabaleta artistaren laguntzarekin; horrek egin zien disko bat grabatzeko proposamena, estereotipoekin “apurtzeko”.

Ideia pentsatu ondoren, Mursego biolontxelo-jotzaile eibartarra sartu zuten taldean. Horrek konposatu ditu disko horretako zortzi bat abesti, Harkaitz Cano idazlearen lankidetzarekin. Oiongo herritarrek, beren aldetik, euren ekarpentxoa egin dute, immigranteei buruz dauden aurreiritzi arrazista batzuk islatzen dituzten esaldiak proposatuz.

2017ko ekainean diskoa argitaratu zen, eta gai desberdinen inguruko abestiak aurki daitezke; hala nola, kexak, estereotipoak eta islamiar sehaska-kanta bat euskaraz.

2017ko ekainean argitaratu zuten disko horretan, gai ezberdinak jorratzen dituzten abestiak daude, kexak eta estereotipoak hizpide dituztenak tartean, baita sehaska-kanta islamiar bat ere, euskaraz abestuta.