Itxi

Gizartea

BIZKAIA

Larrabetzuko luizia lau futbol zelairen parekoa da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Kaltetutako gunera bisita egin ostean Imanol Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko diputatuak azaldu duenez, seguru asko datorren astean hasiko dira mendi hegala egonkortzeko lanak.

1:24

Larrabetzu eta Fika arteko BI-3102 errepidearen itxiera eragin duen luiziak 100.000 metro kubikoko bolumena du, lau futbol zelairen parekoa, Imanol Pradales Bizkaiko Ekonomia eta Lurralde Garapeneko diputatuak adierazi duenez.

Lur-jausiaren ondorioz hiru edo lau hilabetez itxita egongo da Larrabetzuko errepidea. Geologoak eta topografoak lanean ari dira luizia zenbaterainokoa den argitzeko.

Kaltetutako gunera bisita egin ostean Imanol Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko diputatuak azaldu duenez, neguko euri-jasen ondorioz ur asko pilatu da eta horrek eragin du luizia. Haren esanetan, errepidearen gainetik 500 metrora dagoen mendi-hegal batean hasi zen luizia eta horrek gero beste haustura bat eragin zuen errepidetik gertu. Ondorioz, 100.000 metro kubiko jausi ziren errepidera, "lau futbol zelai adina", gaineratu du Pradalesek.

Halaber, luiziak errepideko 100 metrori eragiten diola nabarmendu du.