Gizartea
Bizkaia
Gaztelueta eskolako irakasle ohiak sexu-abusuak egin izana ukatu du
agentziak
Akusatua auzipetuta dago 2008 eta 2009an ikasleetako bati sexu-abusuak egitea leporatuta, eta akusazioa ukatu du aurkeztu berri duen idazkian.
-
Gaztelueta ikastetxea
2008 eta 2009an Gaztelueta eskolako ikasle bati sexu abusuak egitea leporatu dioten irakasle ohiaren abokatuak "irmoki" ukatu du akusatuak halakorik egin izana, Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako defentsaren idazkian, akusazioaren idazkiaren aurka eginda.
Ohar baten bidez, Eduardo Ruiz de Erenchun akusatuaren abokatuak adierazi duenez, desiratzen ari dira ahozko epaiketa abiaraztea, "zortzi urte baino gehiagoko kalbario mediatiko eta judizialaren ostean". Halaber, "erabat ziur" agertu da absolbitu egingo dutela.
Horretarako, Fiskaltzak eta akusazioak aurkeztutako frogez gain, garai horretan ikaslearekin egon ziren irakasle eta ikasle batzuen testigantza jasotzea proposatu du.
Gainera, defentsak txosten bat eskatu dio Antonio Manzanero Madrilgo Unibertsitateko irakasle titularrari. Manzanero Testigantzaren Psikologian aditua eta Madrilgo auzitegietako psikologoa da.
"Adingabeei egindako sexu abusuen kasuetako testigantzetan adituena da Espainian. Haren txostenarekin, defentsa ziur agertzen da 2010az geroztik adingabearekin harremanetan egon diren profesional batzuen akats larriak eta manipulazioak azaleratuko dira", ziurtatu du.
Epaileak instrukzioan adierazi zuenez, "sexu-abusu delitu jarraitua" egon zitekeela adierazten duten zantzuak egon badaudela uste du epaileak, eta horiek epaiketan frogatu beharko direla. Autoak jasotzen duenez, irakasleak bere "nagusitasun-egoera erabili" zuen, ustezko sexu-abusuak egiteko. Horren aurrean, lau eta hamar urte arteko kartzela-zigorra eska dezakete auzipetuarentzat.
Gainera, adituek egindako txostenen arabera, biktimaren egoera psikikoak eta kontaketak bateragarriak dira salatu dituen sexu-gehiegikeriekin eta trauma osteko estres egoerarekin.
Bi psikologok eta beste bi auzitegi medikuk osatutako uten txostenean azaldu dute bat egin dezaketela kontaketak eta salatutako sexu-gehiegikeriek. Hala, baztertu egiten dute gezurrezko lekukotza emateko presioak jaso dituela.