Gizartea
Atxiloketa
Donostiako tatuatzaile bat atxilotu dute zenbait bezerok salatu ondoren
Agenziak | Erredakzioa
Azken egunetan zenbait pertsonaren, emakumeak gehienbat, testigantzak bildu ditu Udaltzaingoak. Orain arte bederatzi salaketa aurkeztu dituzte.
-
Pintadak atxilotuaren tatuaje dendan. Irudia: EiTB
Zenbait bezerok sexu-jazarpenagatik salatu zuten tatuaje dendako jabea gaur arratsaldean atxilotu du Donostiako Udaltzaingoak, Udalak jakitera eman duenez.
Iragan astetik Udaltzaingoa gertakarien inguruko informazioa biltzen ari dela gogorarazi dute Udaleko iturriek.
Azken egunetan zenbait pertsonaren, emakumeak gehienbat, testigantzak bildu ditu Udaltzaingoak. Orain arte bederatzi salaketa aurkeztu dituzte.
Salaketaren baten edukia egiaztatu ondoren, Udaltzaingoak tatuatzailea atxilotu du. Datozen orduetan epailearen esku utziko dute.
ku utziko dute.