Itxi

Gizartea

Hilaren 30etik 31rako gauean

Asteazkeneko superilargi urdinaz gozatzeko aukera izango dugu Euskal Herrian

Agentziak | Erredakzioa

Duela 150 urte baino gehiago ez zuten bat egiten oraingo baldintzek: Ilargia Lurretik gertuago egotea (superilargia), hilabeteko bigarren ilbetea (urdina) eta, gainera, tonu gorrixka (odolezkoa).

1:14

Euskal Herrian, asteazken honetan, aukera izango dugu gozatzeko duela 150 urte baino gehiago jasotzen ez zen fenomeno batez: superilargi urdin batez, hain zuzen ere. Are gehiago, munduko hainbat tokitan "odolezko Ilargia" ere ikusi ahal izango dute, guk aukera hori izango ez dugun arren. Zenbait baldintza berezik bat egingo dute asteartetik asteazkenerako gauean, eta, hori gutxi balitz bezala, ilargi-eklipse osoa izango da; hori ez da ikusgai egongo gurean, arratsaldean izango baita, baina, eklipsearen ondorioz, munduko hainbat herrialdetan ezin izango dute ikusi superilargi urdina Euskadin, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian bezain ondo.

Zer izango dugu zeruan hilaren 30etik 31rako gauean (planeta osoan, tokia kontuan izan gabe)? Esan bezala, odolezko superilargi urdin bat. Eta zergatik du izen hori? Alde batetik, "superilargia" delako; hau da, Ilargia perigeoan dago, Lurretik ohi baino gertuago, eta normalean baino % 14 distiratsuago ikusi ahal izango dugu; beste alde batetik, urtarrileko bigarren ilbetea delako, eta hilabete bateko bigarren ilbeteari "Ilargi urdina" deitzen zaiolako; eta, azkenik, Ilargia Lurraren itzaletik igaroko baita, eta egoera horretan dagoen bitartean tonu gorrixka hartuko baitu, hau da, "odolezko Ilargia" izango da.

Asteazkeneko ilargi-eklipse osoaren maximoa 14:30ean izango da, Euskal Herriko ordua kontuan izanik; hortaz, ez dugu ikusteko aukerarik izango, superilargia ez bezala.