Gizartea
NAFARROA
Burlatarrek jaietan bigantxak izatearen alde bozkatu dute
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Astelehenetik igandera egin den herri galdeketan 1.833 bizilagunek parte hartu dute, erroldaren % 11,20, eta horietatik 946k (% 11,20) alde bozkatu dute.
Burlatarreko abuztuko jaietan bigantxak izatearen alde bozkatu dute pasa den astean egindako herri galdeketan.
Alkatetzak emandako datuen arabera, 16 urtetik gorako 1.833 herritarrek parte hartu dute herri galdeketan (erroldaren % 11,20) eta horietatik 946k alde bozkatu dute (% 51,61) eta 887k (% 48,39), ostera, kontra.
Txema Noval alkateak balorazio positiboa egin du. Haren esanetan, antzerako galdeketak egin diren beste herrietan ere parte-hartze maila antzekoa izan da. Hala ere, onartu du parte-hartze kultura sustatu beharra dagoela horrelako galdeketetarako.
1952tik bigantxak egon dira Burlatako jaietan, eta gaur egun 13.000 euroko kostua dute.
Bigantxei lotuta Iruñerrian egiten den laugarren galdeketa da Burlatakoa. Barañainen eta Uharten ezezkoa nagusitu zen, eta Noainen, ostera, baiezkoa.