Itxi

Gizartea

BILBO

Bilboko Udala eta Otxarkoagako elkarteak lanean, auzo 'seguru eta atsegina' egiteko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bilera urtarrilaren 18an auzoko adineko bikote baten hilketaren ostean egin dute.

  • Otxarkoagako hilketa. Artxiboko argazkia: EiTB

    Otxarkoagako hilketa. Artxiboko argazkia: EiTB

Otxarkoagako hainbat elkartetako ordezkariak eta Bilboko Udala bi orduz bildu dira udaletxean, auzoa "segurua eta atsegina" bilakatzeko neurriak lantzeko.

Bilera urtarrilaren 18an Otxarkoagan bizi zen adineko bikote baten hilketa gertatu ostean egin dute. Krimenaren egileak, ustez, 14 urteko bi adingabe eta 16 urteko beste bat dira. Ertzaintza azken horren inplikazioa aztertzen ari da. Oraingoz, adin txikikoentzako Zumarragako (Gipuzkoa) zentrora eraman dituzte hirurak.

“Lan ildoak egingo ditugu eta uste dugu Otxarkoaga lehen zen auzo lasaia eta atsegina izatera itzuliko dela”, nabarmendu du Alvaro Perezek, Otxarkoagako Auzotarren Elkarteko presidenteak.

Bestalde, hartu beharreko neurri “egokiak” zeintzuk diren aztertzen jarraituko duela erantsi du. “Bilera parte-hartzailea izan da eta normaltasunez egin dugu, guztiok norabide berean arraun egiten dugun jarreraz”, adierazi du.