Gizartea
Kereila artxibatu ostean
Estrasburgora jotzeko erakundeen babesa jaso du Martxoak 3 Elkarteak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ostegun honetan elkarteko kideek Gasteizko Udaleko, Arabako Diputazioko eta Batzar Nagusietako ordezkariek egindako bileraren ostean, laster erabakiko dute 'formularik egokiena' zein den.
-
Martxoaren 3ko biktimen omenezko monolitoa. Artxiboko argazkia: Agentziak
Martxoak 3 Elkarteak bilera egin zuen atzo Gasteizko Udaleko, Arabako Foru Aldundiko eta Batzar Nagusietako ordezkariekin. Hiru erakundeek beren babesa eskaini zien kolektiboari, bakarka edo erakunde gisa, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegira jo eta 1976ko martxoaren 3ko gertakariak ikertzeko eskaera egin dezan. Egun horretan, bost langile hil ziren Gasteizen karga polizialetan.
Auzitegi Konstituzionalak ez zuen tramitera onartu Arabako Batzar Nagusiek 1976ko martxoaren 3ko gertaerak ikertzeko auzia artxibatzearen kontra aurkeztutako babes helegitea. Ondorioz, Estrasburgokoa da gelditzen den aukera bakarra.
Aholkularitza juridikoa eta babes teknikoa eskainiko diote erakundeek Martxoak 3 Elkarteari, harik eta 1976ko martxoaren 3an hildako bost pertsonentzat justizia eta erreparazioa eska dezan.
Auzia Europako Giza Eskubideen Auzitegira eramateko hainbat aukera aztertu zituzten bileran eta "datozen egunetan" erabakiko dute zein den "formula egokiena".