Gizartea
Bilbo
Otxarkoagan hildako bikotearen hileta egingo dute gaur
Agentziak | Erredakzioa
Elizkizuna 18:00etan izango da Justo eta Pastor santuen parrokian, auzoan bertan.
-
Otxarkoagako auzokideak Lucia eta Rafael hildakoen eskelari begira. Argazkia: EFE
Lucia eta Rafael Otxarkoaga auzoko (Bilbo) bere etxean hil zituzten adineko bikotearen aldeko hileta elizkizuna egingo dute gaur Justo eta Pastor santuen parrokian, 18:00etan.
87 urteko senar-emazteak ostegunean topatu zituzten hilda, indarkeria zantzuekin.
Hilketak samina eragin du Bilboko auzoan, eta segurtasunaren eztabaida piztu du berriro. Horren harira, Juan Maria Aburto hiribilduko alkateak atzo nabarmendu zuenez, Bilbo "hiri segurua" da, eta Otxarkoagan gertatutakoa "gertaera puntuala" da. Dena dela, aitortu zuen "egun zailak" zirela berarentzat, alkate gisa, Otxarkoagako auzoarentzat, eta "hildako bikotearen senitartekoentzat".
Igandean atxilotu zituzten hilketan ustez nahasitako bi mutikoak, 14 urtekoak, eta atzo Zumarragako adingabeen zentroan sartu zituzten Adin Txikiko Fiskaltzaren aginduz. Hirugarren susmagarri bat ere, 16 urtekoa hori, atxilotu zuten atzo, Ertzaintzak Zabalburun duen komisarian azaldu eta gero. Gaur galdekatuko du fiskalak.