Gizartea
Hilketa Otxarkoagan
Aburto: 'Bilbon, egindakoa ordaindu egiten da'
Agentziak | Erredakzioa
Adineko bi pertsona indarkeria zantzuekin hilda topatu dituzte Otxarkoagan. Bilboko alkateak lasaitasuna eskatu du, ikerketa amaitu bitartean.
-
Juan Mari Aburto Bilboko alkatearen artxiboko argazkia. EFE
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak irmotasunez gaitzetsi du Otxarkoaga auzoan ostegun honetan izandako krimena. "Hiri honetan egindakoa ordaindu egiten da eta justiziaren aurrean erantzun beharko dute", azpimarratu du.
87 urteko senar-emazteak hilda topatu dituzte, indarkeria zantzuekin, Otxarkoagan zuten etxebizitzan. Biktimen senide eta lagunei babesa eta elkartasuna helarazi die Aburto alkateak ohar bidez.
Udalaren bitarteko guztiak gertakaria argitzeko erabiliko dituztela agindu du, eta Ertzaintzak ikerketa amaitu bitartean, "lasaitasunerako" deia egin die herritarrei.
Ildo horretan, gogora ekarri du 'Segurtasunerako Ituna' ahalik eta azkarren adosteko eta abian jartzeko lanean ari direla Bilboko udaletxean.