Gizartea
Erregetako loteria
Bigarren sariaren zati bat Arabara, Gipuzkoara eta Nafarroara joan da
Agentziak | Erredakzioa
18.442 zenbakiarentzat izan da saria, eta, besteak beste, Eibarren, Anoetan (Gipuzkoa), Gasteizen eta Cordovilla (Nafarroa) saldu dute.
Erregetako Loteriaren bigarren sariaren zati bat Eibarren, Anoetan (Gipuzkoa), Gasteizen (Araba) eta Cordovillan (Nafarroa) egokitu da. 18.442 zenbakiarentzat izan da saria, 750.000 euro serie bakoitzeko eta 75.000 euro dezimo bakoitzeko.
18.442 zenbakia honako leku hauetan ere saldu dute: Paredes (Asturias), Villasana de Mena (Burgos), La Palmas (Kanaria Handikoa), Benijofar (Alacant), Cadiar (Granada), O Porriño (Pontevedra) eta San Andreu de la Barca (Bartzelona).
Oso sari banatua izan da: Granadilla de Abona (Santa Cruz Tenerifekoa), Ferrol (A Coruña), Las Américas-Adeje (Tenerife), Carboneras (Almeria), Cabañaquinta (Asturias), Carborana (Asturias), Badajoz, Puebla de Obando (Badajoz), Vic (Bartzelona), Montcada i Reixac (Bartzelona), Burgos, Cadiz, San Fernando (Cadiz), Ciudad Real, Fuente Palmera (Kordoba), Niebla (Huelva), Martos (Jaen), Puerto del Carmen (Las Palmas) eta Lugoko Guitiriz, Burela eta Vilalba herritan.
Madril hiribuan ere saldu dute zenbakia. Azkenik, Madrileko herri hauetan egokitu da: Lozoyuela, Coslada, eta Alcalá de Henares. Era berean, honako toki hauetan zortea izan dute: Alameda (Malaga), San Pedro del Pinatar (Murtzia), Beniajan (Murtzia), Santa Cruz Tenerifekoa, Los Realejos (Tenerife); Fañabe (Tenerife), Carlet (Valentzia) eta Magallon (Zaragoza).
lon (Zaragoza).