Gizartea
Ikerketa
Ertzaintzak Urrengoetxearen hiltzaileak aurkitzeko laguntza eskatu du berriro
Agentziak | Erredakzioa
Lapurreta “eragingarri nagusia” dela uste dute ikertzaileek. Gertakari tragikoa argitzeko informazioa edo lekukoak behar ditu Ertzaintzak.
-
Ibon Urrengoetxearen hileta Zornotzan (Bizkaia). Artxiboko irudia: EiTB
Ibon Urrengoetxea hiltzeko arrazoia lapurreta izan zela uste du Ertzaintzak. Gertakaria argitzeko herritarren laguntza eskatu dute berriro ertzainek. Lapurreta egin eta heriotza eragin arte kolpatu zuten gazteak aurkitzeko informazioa eskatu du Ertzaintzak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ertzaintza Urrengoetxearen heriotzaren inguruabarrak ikertzen ari da. Hilketa iragan ostiral goizaldean gertatu zen Bilbon, 04:15 aldera, Erripa eta Nafarroa kaleen elkargunean.
Horretarako, informazioa edo lekukoak behar ditu Ertzaintzak. Erasoaren ustezko egileak 18 urte inguruko bi gazte izango lirateke eta horietako batek, antza denez, rastak ditu.
Gertakari tragikoa argitzeko, lekuko posibleen laguntza eskatu dute. Ordu batzuk lehenago, zonaldean antzeko lapurreta saiakera baten biktimak izan ziren pertsonak topatu nahi dituzte.
Zentzu horretan, ikerketak lapurreta hilketaren ?zio nagusi? bezala mantentzen du; izan ere, biktimak ez zuen diru-zorrorik.