Itxi

Gizartea

Gipuzkoako erraustegia

Martxan da Zubietako erraustegiaren bigarren fasea

Agentziak | Erredakzioa

Erraustegia osatzeko geratzen ziren azken bi azpiegiturak onartu dituzte, erraustegia 2019ko maiatzerako abian izan dadin.

1:24

Hondakinen kontsortzioak Gipuzkoako Ingurumen Gunearen bigarren fasea kontratatzeko pleguak onartu ditu astearte honetan. Erabakia Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketarako Kontsortzioak onartu du Batzar Nagusian. Botoen %73,5 aldekoak izan ditu, eta %9,3a kontra.

Horrela, egun eraikitzen ari diren erraustegiaren ondoan beste bi eraikin egingo dira, biometanizazio planta, gaika bildutako materia organikoa tratatzeko, eta bestea zepak, eskoriak, balioztatzeko zentroa izango da.

Lizitazio publikoa babestu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kontsortzioan ordezkaritza duten mankomunitate guztiek, Tolosaldeko mankomunitateak izan ezik, eta Urola Erdiko eta Sasietako mankomunitateen abstentzioarekin.

Orain enpresek 60 egun dituzte euren eskaintzak aurkezteko. Baldintzen artean, 37,4 milioiko inbertsioa egin beharko dutela, lanak egin eta kudeaketa eramateko.

Bigaren faseari dagozkion lanak apirilean hasiko dira. Eta Zubietako obra guztia 2019ko maiatzerako prest egotea espero da.

Azpiegitura berrian, biometanizazio planta bat eta zepen zahartzapen planta egingo dira.  Bi planta horiek osatzera datoz GIG-1 gunean eraikitzen hasita dauden tartamendu mekaniko biologikoko planta eta balorizazio energetikokoa, horrela Gipuzkoako hondakinen tratamendua ixteko azpiegitura biribilduz.

"Ingurumen Gunearen bigarren fasea ere abian jarrita, legealdi honen amaieran konponduta izango du Gipuzkoak hondakinen arazoa eta, horrela, beteta geratuko da herritarrekin hartutako konpromisoa", esan du Jose Ignacio Asensiok.